TERRORISMOAREN MEMORIAK ESPAINIAN

Liburu honek Espainian atentatuak egin dituzten terrorismo mota ezberdinak (nazionalista erradikalarena, ultraeskuinarena, ezker muturrekoarena eta jihadistarena) oso gertutik bizi izan dituzten 65 pertsonaren istorioak biltzen ditu. Egile batzuk biktimak dira, beste batzuk biktimengandik gertu lan egin duten profesionalak edo aktibistak dira. Jon Juaristi, Teo Uriarte edo Joseba Arregi bezalako ahots ezagunen testigantzek bat egiten dute indarkeria zuzenean jasan dutenen kontakizun gogorrarekin. Hunkigarriagoak edo analitikoagoak, guztiak esperientzia indibidual batetik abiatuta kontatuta daude, eta ikuspegi osagarriak eskaintzen dituzte. Antolaketak irizpide kronologiko bati jarraitzen badio ere, irakurleak beste bide batzuk azter ditzake, atal batetik bestera bere irizpidearen arabera jauzi eginez.

«Zerbait egingo zuen». Esaldi honen bertsio ugari errepikatzen dira kontakizun hauetan. Epai horrek ondo laburbiltzen du terrorearen funtsa: biktima erruduntzat jotzea, hura isolatuz, tratu bidegabe eta gizagabearen bidez haren mina biderkatzea. Hemen bildutako testigantzek, Florencio Dominguezek hitzaurrean dioen bezala, kaleidoskopio bat osatzen dute, terrorismo bakoitzaren atzean (duen isnpirazioa duela) ezkutatzen den gorrotoaren diskurtsoari aurre egiten dion antologia adierazgarri bat.

https://www.casadellibro.com/ebook-terrorismoaren-memoriak-espainian-ebook/9788413529738/15919941

https://www.casadellibro.com/ebook-terrorismoaren-memoriak-espainian-ebook/9788413529738/15919941

Deja un comentario

Archivado bajo Sin categoría

Deja un comentario